Urte zonbait Atharratzen egon ondotik 15 urtez Iruriko bide bazterrean den Gohetxea etxaltean instalatü zen. Orai berriz basabürüko hiribürüla joaitera erabaki düe etxe ekoizleek.
Iulen Guiresse
2026/05/19 09:20
Eüskal herrian aintzindariak izan dira düala 20 urte beno haboro, xiberoko ekoizle zonbait bildü beitzüen hen ekoizpenen saltzeko xüxenean. Langilerik üken gabe, laborariak aldizkatzen dira zabaltze tenoreen etxekitzeko.
Bena ez dütüe edozoin ekoizpen honartzen, kalitatezkoak baizik, horrentako sormarka edo AOP batetan direnak baizik ez dütüe proposatzen.
Düala 15 urte Iruriko Gohetxean aterbüa atzaman bazüen Johane Etxemendik erretreta hartü beitü eta bikote berriari lekü üzteko beste güne bat txerkatü düe Basabürüan.Azkenean Artetxean düküe saltegia, leheneko laborantxa kooperatiban, ühaitz bazterrean. Estrenatze egün bat antolatzen düe arramaiatzaren 6an goizeko 11etarik 2etara.
Madouce Aragouas laborariarekin mintzatü gira.
Üda hontan asteartetik ostiraleala arrestiez zabalik date saltegia eta neskenegünez goizez.
Neskenegün hontan aitzin estrena bat badate zabalik beitate.
https://xiberokobotza.eus/aktualitatea/uztaldia-etxe-ekoizleen-saltegia-arra-joaiten-da-atharratzera